1.- Atariaren titularraren identifikazioa

Atari honen titularra Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokia da. Hondarribiko Nagusi kalean, 1 zenbakian dago, 20280 da bere P.K.a eta R2000229A I.F.K.a.

2.- hondarribiaparrokia.org atariaren erabilerarako baldintza orokorrak

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak zera jakinarazten deutsu: hondarribiaparrokia.org web orrialdera eta barne hartzen dituan domeinu eta direktorio guztietara (aurrerantzean “ataria” deituko dugun orokorrean) sartzea eta horrek erabiltzea eta bere bitartez lortu daitekezan zerbitzu edo edukiak Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen mende dagozala, zerbitzu edo eduki horretakoren batera sartzeak ekarri daikezan baldintza orokor gehigarrien onarpenari uko egin barik.

Atari honetan sartzeak edo bere edozein erabilerak erabiltzaile izatea dakar eta, ondorioz, idazki honetan jasotzen diren lege-terminoak onartzea. Horregatik, Lege-ohar honetan zehazten diren iritziekin ba tez bazatoz, arren, ez erabili ataria.

Lege-ohar honen edukia eguneratu egin daiteke; beraz, aldizka kontsulta egiteko eskatzen deutsugu.

3.- Jabetza intelektualeko eta jabetza industrialeko eskubideak

Atariaren diseinua, bere edukiak, iturri-kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiarenak edo erakunde laguntzaileenak dira eta jagokezan jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta dagoz.

Atariak, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi barik, bere eduki, konfigurazio, diseinu eta aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea beretzat gordetzen dau.

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak bitartekoen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen errespetua adierazten dau; horregatik, leku honek zure eskubideak urratzen dituala uste baduzu, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiarekin hartu-emanean jarri.

4.- Edukien erabilerarako arauak

Atari honetako berariazko edukien kopia egin daikezu, azken erabiltzaile lez, erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik, sekula ez helburu komertzialetarako.

Baimenduta dago beste hedabide batzuen bitartez edukiak hedatzea eta baita erreprodukzio partziala be, zehatza bada eta informazio-iturria esaldi honen bitartez aitatzen bada: “iturria: hondarribiaparrokia.org: Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiaren web ataria”.

Informazioa erabiltzeko, aldez aurretik eta beren beregi, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiaren baimena behar duzu.

Baimen-eskaera idatziz bidali beharko duzu parrokia@hondarribiaparrokia.org helbidera.

Ez dago baimenduta, ezelan be, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiaren eta bere erakunde laguntzaileen logotipo, marka eta sinbolo bereizgarririk erabiltzea.

Atari honetan, berariazko egile-eskubideak dabezan agiriak eta beste eduki batzuk eskaini daitekez eta kasu horretan be debekatuta dago erreproduzitzea.

Web honetan jasotzen den informazioa era ez baimenduan erabiltzen baduzu, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak legez jagokozan jarduerak gauzatuko ditu. Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak, berak erabakita edo beste batek eskatuta, erabilerarako baldintza orokor honek betetzen ez dabezan erabiltzaileei atari honetara eta eskaintzen dituan zerbitzuetara sartzea ukatu edo kentzeko eskubidea be beretzat gordetzen dau.

5.- Berme eta erantzukizunen baztertzea

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak ez ditu bere gain hartzen, ezelan be, atari honen erabiltzaileei eragin dakikeezan edozelango kalteak; adierazpen-erara: akatsak edo hutsak edukietan, atariaren erabilgarritasunik eza edo birusen transmisioa edo programa maltzur edo kaltegarriak edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartu.

6.- Estekak

Atari honek Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak ematen baditu, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak ez dau ezelango kontrolik ezarriko leku eta eduki horretan. Esteka horrek helburua baliabideen bilaketa erraztea baino ez da, beraz, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokia ezin da estekatutako orrialde horren edukien eta euren funtzionamenduaren edo horretara sartzetik eratorri daitekezan balizko kalteen erantzule egin.

Ez dago baimenduta ezelango web orrialde edo posta elektronikoko helbidetatik Atari honekin esteka egitea, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak aldez aurretik, idatziz eta beren beregi baimendu ez badau.

Edozein unetan, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak aurreko paragrafoan aitatutako baimena kendu ahal izango dau, ezelango arrazoirik argudiatu barik. Hori gertatu ezkero, esteka egin dauan orrialdeak bertan behera itziko dau berehala, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiaren aldetik baimenaren baliobakotzearen jakinarazpena jasotzeaz batera.

7.- Frameak eta beste jarduera batzuk

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak beren beregi debekatzen dau “framingak” egitea, web leku hau beste orrialde batzuen barruan kokatuta geratu ez daiten.

Era berean, debekatuta dago fitxategi grafikoetarako, testu-fitxategietarako, e.a. estekak beste web orrialde batzuetan sartzea, orrialdekok esteka horren titularrak direneko itxura emanez, benetan Euskadin edo erakunde laguntzaileetan Justizia Administrazioaren berariazko zerbitzarien berrian dagozanean.

Aldi berean, debekatuta dago, atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituan beste edozein mekanismoren erabilera, hirugarren batzuen aldetik.

8.- Cookien erabilera

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak cookieak erabili ahal izango ditu bere atarian erabiltzailearen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati bakarrik lotzen jakoz eta ez dabe erabiltzailearen datu pertsonalen ondorioztapena dakarren erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango dau Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak bidalitako cookieen instalazioa jakinarazteko eta ez onartzeko, erabiltzaileak edukietara sartzeko daukan aukeraren kalte barik.

9.- Datuen babesa

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiak Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Lege Organikoaren garapenerako Arautegia onartzeko den abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren eta une bakoitzean indarrean dagozan gainerako arautegien arauak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu zuzena bermatzeaz arduratzen da. Horretarako, datu pertsonalak batzeko formulario bakoitzarekin batera, erabiltzaileak Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiari eskatu deikeozan zerbitzuetan, kasu bakoitzean bere datuen tratamendurako baldintza partikular batzuk dagozala eta onartu behar dituala jakinaraziko deutso erabiltzaileari, honako informazioa emanez: fitxategiaren ardura, arduradunaren helbidea, fitxategian sartzeko, zuzentzeko, baliobakotzeko edo kontra egiteko eskubideak gauzatzeko aukera, tratamenduaren helburua eta, jagokonean, hirugarren batzuei datuak helaraztea.

10.- Baliozko legea eta eskumena

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokiaren eta Atariaren erabiltzailearen arteko hartu-emona Euskal Herriko Autonomia Elkarteko eta ezarri daiteken Espainiako arautegiak zuzenduko du, aldeak Donostiako Epaitegien eta Auzitegien eskumenari men eginez, egotzi lekikien beste edozein eskumeni uko eginez.